ico jmif

GORDE DATA

2022ko urriak 20 eta 21

Lekua: Ekonomia Fakultatea (Sarriko, Bilbo)

Ikerketa Metodologia Feministari buruzko Jardunaldien seigarren edizio honetan migrazioen eta giza eskubideen gaien inguruan arituko gara, analisi intersekzionalaren inplikazio praktikoak kontuan hartuz. Migrazio-prozesuek proposatzen dituzten erronkak ulertzeko eta haiei -eskubideetan eta justizia sozialean oinarritutako proposamen kritikoekin- erantzuteko beharrezkoak diren ikerketa motak eta haiek burutzeko ezinbestekoak diren metodologien inguruan arituko gara.

Ekitaldian zehar osoko bilkurak izango ditugu, non migrazioetan, giza eskubideetan eta intersekzionalitatean esperientzia duten ikertzaileek beren ikerketa-lanak ehuntzen dituzten metodologia feministak partekatuko dizkigute.
Gainera, gai desberdinak jorratuko dituzten aldi bereko tailerrak egongo dira: estatistika eta metodologia kuantitatiboen erabilera ikuspegi feministatik; intersekzionalitatea eta herri-hezkuntza; ikerketak sozializatzeko prozesuak; eta Ikerketa-Ekintza-Partaidetza ahalduntze feministarako prozesu eta tresna gisa.
Tailerretako dinamizatzaileek sakontze teorikoko prozesua bideratu eta parte-hartzea sustatuko dute, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko asmarekin.

HIZLARIAK

TAILERRAK

INSKRIPZIOA

“Eraldaketa birpentsatzeko eta bizitzaren jasangarritasunerantz aurrera egiteko estrategia alternatiboak bilatzean, ikerketa feminista baliabide beharrezko eta baliotsua da, “eztabaidaezina” zalantzan jartzea ahalbidetzen duena. Sistema hegemonikoa ezagutzaren bidez nola erreproduzitzen den ikusarazteko, besteak beste, jakintza eta esperientzia batzuk besteen gainean hierarkizatuz”

BERRIAK

🎶🎶 Celeste Agüero

Mi abuela nunca aprendió
lo que es la geometría,
pero una arepa en su mano
redondita le salía

🎶🎶 #VIJMIF

Las #VIJMIF se terminan, pero aquí os dejamos acceso a dos publicaciones que se generaron gracias a ediciones anteriores⬇️

📚Otras formas de (re)conocer, 2015
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/19986
📚Otras formas de (des)aprender, 2019
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/20709

Eskerrik asko por participar! 🧶

2

🧶Plenario para la devolución de los aprendizajes clave extraídos de los talleres

🧶Tailerretatik ateratako ikaskuntza nagusienak itzultzeko bilkura

#VIJMIF

Algunas estamos reconciliandonos con la metodología cuantitativa en el taller de homonacionalismo de las #VIJMIF @Instituto_Hegoa

Hasiera emango diogu #VIJMIF bigarren elkarrizketari "Erronka metodologikoak migrazioei, erbesteari eta/edo diasporari buruzko ikerketa feministetan".

Hizlariak: Sheida Besozzi, Miriam del Pino eta Mariana Zaragoza
Moderatzailea: Tania Martínez Portugal, @Instituto_Hegoa

Cargar más