Ikerketa Metodologia Feministari buruzko Jardunaldien seigarren edizio honetan migrazioen eta giza eskubideen gaien inguruan arituko gara, analisi intersekzionalaren inplikazio praktikoak kontuan hartuz. Migrazio-prozesuek proposatzen dituzten erronkak ulertzeko eta haiei -eskubideetan eta justizia sozialean oinarritutako proposamen kritikoekin- erantzuteko beharrezkoak diren ikerketa motak eta haiek burutzeko ezinbestekoak diren metodologien inguruan arituko gara.
Ekitaldian zehar osoko bilkurak izango ditugu, non migrazioetan, giza eskubideetan eta intersekzionalitatean esperientzia duten ikertzaileek beren ikerketa-lanak ehuntzen dituzten metodologia feministak partekatuko dizkigute.
Gainera, gai desberdinak jorratuko dituzten aldi bereko tailerrak egongo dira: estatistika eta metodologia kuantitatiboen erabilera ikuspegi feministatik; intersekzionalitatea eta herri-hezkuntza; ikerketak sozializatzeko prozesuak; eta Ikerketa-Ekintza-Partaidetza ahalduntze feministarako prozesu eta tresna gisa.
Tailerretako dinamizatzaileek sakontze teorikoko prozesua bideratu eta parte-hartzea sustatuko dute, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko asmarekin.