2011ko martxoan, SIMReFek Rovira i Virigili Unibertsitatean (Tarragona) Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko Estatu mailako Jardunaldiak antolatu zituen, zorroztasun epistemologiko eta metodologiko feministan sakontzeko eta ezagutza kolektibo feministaren produkzioa sustatuko zuten elkartruke eta lan-sareak sortzeko. Bilkura honek gaiaren inguruko hausnarketa prozesu baten hasiera bultzatu zuen. Jardunaldi hauetatik ernaldu ziren hurrengoak ere.

2014an, Hegoak eta SIMReFek antolatuta Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko II Jardunaldiak: giza eskubideetarako tresna eta aplikazioak ekimena egin zen UPV/EHUn (Donostia). Bi egunetan zehar, hitzaldiak eta aldibereko hiru tailer egin ziren ikerketa feministan aplikatutako tresna edo ikuspuntuak lantzeko: diskurtsoaren analisi kritikoa, narratiben produkzioa eta intersekzionalitatea. Jardunaldi hauen ostean argitaratu zen Otras formas de (re)conocer. Reflexiones, herramientas y aplicaciones desde la investigación feminista liburua.

2016an, SIMReFek Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko III Jardunaldiak antolatu zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Taldeko kide batzuk nazioarteko esperientzien bitartez generozko ikasketen zorroztasun metodologikoaren indartzea helburu zuen proiektu batean murgilduta zeudela probestuta, jardunaldi hauek gaiaren inguruko sareak sortu eta egonkortzera bidean aurrerapausoak emateko espazio bezala proposatu ziren (https://tinyurl.com/4wej9nzm).

2018an, Hegoak eta SIMReFek indarrak batu zituzten berriro, UPV/EHUn (Bilbao) Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko IV Jardunaldiak antolatzeko. Jardunaldiak, “indarkeriak eta erresistentziak” gaiaren inguruan, esparru akademikoetan eta gizarte-mugimenduetan ikerketa feministarako gaitasunak indartzeko helburuarekin antolatu ziren. Bi egunetan, honako metodologiak landu ziren tailer desberdinetan: bizi-historiak, metodologia kuantitatiboa; aplikazio metodologikoak feminismoetatik eta proposamen dekolonialetatik abiatuta; eta gorputz-etnografiak. Jardunaldien edukiak Otras formas de (des)aprender. Investigación feminista en tiempos de violencia, resistencias y decolonialidad liburuan argitaratu ziren.

2021ean, SIMReFek Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko V Jardunaldiak: (post)pandemia garaian ezagutza produkziorako prozesuak birpentsatzen antolatu zituen, Universitat Rovirak eta Virgilik eta Bartzelonako Unibertsitatearen laguntzarekin. Jardunaldi hauek (post)pandemia garaiko ezagutza produzitzeko prozesuak ikuspuntu feministatik birpentsatzeko aukera eskaini zuten. Ikusi jardunaliden bideoak esteka honetan: bideoak – SeGReVUni.