Non antolatuko dira jardunaldiak?

Ikerketa Metodologia Feministari buruzko VI. Jardunaldiak Ekonomia Fakultatean (Bilbo) egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bizkaiko Campusean.

Ikusi kokapena mapan

Bilbora etortzeko garraio aukerak…

Erosotasunagatik, segurtasunagatik eta ingurumen-inpaktuagatik, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu jardunaldietara etortzeko.

Bilbora bidaiatzeko garraio publikoko linea ohikoenak Euskotren (Donostia eta Bilbo lotzen dituen tren-zerbitzua, baita tarteko herri ugari ere) eta La Union (Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen autobus-bidea) izan ohi dira. Gainera, Bizkaiko hainbat puntu lotzen dituzten hainbat autobus-linea daude, Bizkaibusen webgunean kontsulta daitezkeenak.

Bilbotik mugitzeko garraio aukerak…

Bilboko mugikortasunari dagokionez, metroa da Sarrikoko Ekonomia Fakultatearekin ondoen lotzen duen garraioa. Esteka honetan Metro Bilbaoko lineei buruzko informazioa aurkituko duzu. Fakultatetik gertuen dagoen geltokia “Sarriko” geltokia da.

METRO-BILBAO

Jardunaldietako otorduei buruz…

Goizeko saioek kafea hartzeko etenaldia izango dute, baina bazkariak ez daude izena ematerakoan sartuta.

Sarrikoko Ekonomia Fakultateak berak prezio merkeko jantoki unibertsitarioa du. Gainera, hainbat kafetegi eta jatetxe ere badaude Campusetik gertu.

Kontsultak

Formulario honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan, behar dituzun kontsultak egiteko.

 

Bidali