Ikerketa Metodologia Feministari buruzko VI. Jardunaldiak aurrez aurre egingo dira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Fakultatean, 2022ko urriaren 20an eta 21ean.

Izen-emateak 15 euroko prezioa du pertsona bakoitzeko.

Izena emanda, jardunaldietako jarduera guztietarako sarbidea izango duzu. Prezioa goizeko etenaldietan hamaiketakoak barne hartzen ditu.

Mesedez, kontuan izan:

  • Izena emateko, ordainketa egin behar da.
  • Izena emateko epea, urriaren 14ra arte (ostirala) egongo da zabalik, baina baliteke lehenago ixtea, plazak agortzekotan (150 plaza).
  • Faktura eskatu daiteke egindako ordainketa justifikatzeko.
  • Terminoetan eta Baldintzetan ezarritakoaren arabera, inskripzioaren ordainketa ez da itzulgarria.
  • Tailerretako plazak 30 lagunentzat mugatuta daude, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, ahal den neurrian, parte-hartzaileak hautatutako aukerari eusten saiatuz.

Zalantzarik izanez gero, Batzorde Antolatzailearekin jar zaitezke harremanetan: investigacion@hegoa.info

Izena emateko epea zabalik 2022/10/16ra arte.

Izena emateko epea bukatu da, eskerrik asko!

Inskripzioa

15 €

Ekitaldira joan nahi dutenek baina izena ematearen kostua ordaindu ezin dutenek Batzorde Antolatzailearekin harremanetan jar daitezke ordainketaren salbuestea eskatzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko dute investigacion@hegoa.info helbidera, “Ordainketa salbuesteko eskabidea” gaiarekin, eskaera hori justifikatzen duten arrazoiak azalduz.