Anaitze Agirre Larreta

Anaitze Agirre Larreta

EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da. Unibertsitate bereko Ikasketa Feministen eta Generokoen programan egin zuen masterra, eta une honetan doktorego ikaslea da programa berean. Migrazioetan, arrazakerian, generoan eta komunikazioan aditua da. Emakume beltz-afrikarren migrazioari  eta euren errepresentazio mediatikoari buruz ari da tesia egiten. Diziplinarteko hurbilketa batetik abiatuta ikertzen du, antropologia feminista eta komunikazio-ikasketak aplikatuz. Gipuzkoako SOS Arrazakerian lan egin zuen 15 urtez, eta boluntarioa da erakunde horretan eta Irungo Harrera Sarean. Bere helburua da bi alor horiek elkarrizketan jartzea eta hurbiltzea, gizarte-eraldaketan eragiteko.