Cecilia Themme

Cecilia Themme

Doktorea Emakumeen, Feministen eta Generozkoen Ikasketetan eta Ikerketetan (Jaume I Unibertsitatean) eta Masterra Immigrazioak, Gizarte-Ikerketa eta Esku-Hartzea  espezialitatean (Comillaseko Unibertsitatean). Informazio Zientzietan lizentziatua, antropologiako ikasketekin. Unibertsitateko ikerlari eta irakasle bezala jarduten du erakunde publikoetan eta gizarte-erakundeetan. Aditua da migrazioetan, generoan eta kultura-aniztasunean; arrazismoan eta arrazakeriaren aurkako komunikazioan; teoria feministan eta historiografian. Egun SOS Arrazakeria Federazioan lan egiten du, espainiar estatuko arrazakeriaren inguruko ikerketa baten testuinguruan. 2022ko Urteko Txostenaren edizioak diskriminazioaren, arrazismoaren, xenofobiaren eta gorrotoaren salaketetan jarri nahi du arreta ikuspegi zabal batetatik, besteak beste arreta jarriz diskriminaziozko gertakarietan eta gorrotozko delituetan, hauen biktime salaketak jartzeko dituzten arrazoietan edo minaren errestaurazioa (edo gutxienez baretzea) bilatzen duen ekintza hau ekiditean.

Urteak daramatza arrazismoaren aurkako espazio mixtoetan (SOS Racismo Nafarroa) eta arrazakeriaren aurkako espazio feminista ez mixtoetan (Emakume Migratu eta Arrazializatuen Euskal Herriko Sarea) parte hartzen.