Mariana Zaragoza

Mariana Zaragoza

Mariana Guadalupe Zaragoza González  Nazioarteko Harremanetan lizentziatua da ITESOn, Guadalajarako Unibertsitate Jesuitan, Mexikon. UPV/EHUko Hegoa Institutuan Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra egin zuen. Doktorego ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideak: Erronka Etikoak, Sozialak eta Politikoak programan. Esperientzia du giza eskubideen defendatzaileen erakundeak laguntzen eta indartzen, batez ere Mexikon migratzaileak eta errefuxiatuak defendatzen eta babesten. Azken 4 urteetan Mexiko Hiria Unibertsitate Iberoamerikarreko Migrazio Gaietarako Programaren koordinatzailea izan da. Bertatik migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen babesaren inguruko ikerketan, prestakuntzan, sentsibilizazioan eta nazio zein nazioarte mailako eragina sustatzen jardun du.