Miriam del Pino

Miriam del Pino

Miriam del Pino Molina gizarte langilea eta antropologoa da. Eusko Jaurlaritzako Ikertzaileak Prestatzeko Doktorego Aurreko Programako bekaduna izan da. AFIT- Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko (UPV/EHU), Ez Donk Oraindik taldeko (UPV/EHU) eta Ikuspuntu Feminista duen Arrazakeriaren inguruko Lan-Taldeko (ASAEE) kidea da. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikasketa Feministak eta Generokoak programako doktoregaia da. Bere doktore-tesian fulbe emakumeek Vitoria-Gasteizen, Euskal Herrian eta Almeriako mendebaldean, Andaluzian, genero, arraza/etnia eta klaseagatik jasaten duten egiturazko indarkeria eta honi aurre egiteko abian jartzen dituzten estrategia eta erresistentziak ikertzen ditu. Lan hau bere Gradu Amaierako Lanean eta Master Amaierako Lanean oinarritzen da.