Hegoa UPV/EHUko institutua da eta 35 urte baino gehiago daramatza garapenerako ikasketei eta nazioarteko lankidetzari buruzko prestakuntzan, ikerketan, dokumentazioan eta aholkularitzan lanean, gizarte, hezkuntza eta erakunde mailako eragileekin lankidetzan. Besteak beste, Hegoaren baitan bada gatazka armatuei, bakearen eraikuntzari, justizia trantsizionalari eta memoria historikoari buruzko prestakuntza eta ikerketa feminista sustatzen duena.

Erakunde antolatzaileak


SIMReF ikerketa feministaren epistemologia eta metodologiaren inguruko eztabaida, prestakuntza eta sustatze-gune sendoa da, Katalunian eta Euskal Herrian lan egiten duena. Bere helburua ikerketa feministen aukera eta mugei buruz eztabaidatzea da, diziplina desberdinetan errealitatea aztertzeko paradigma berri gisa eratzeko. Ikus-entzunezko baliabide ugari ditu, besteak beste.
