Ipuinen eta kontuen artean: feminismoen eta estatistiken arteko elkarrizketak

Dinamizatzaileak: Barbara Biglia eta Jordi Bonet
Hizkuntza: gaztelera

Tailer honen helburua estatistiken ekoizpen eta intrepretazio prozesuetan eta horietatik eratorritako ikerketetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko estrategiak eta adibide praktikoak eskaintzea da. Horretarako, hasieran genero ikuspegia datu estatistikoetan txertatzea diogunean zertaz ari garen argituko dugu, baita zertan datzan horren garrantzia. Ondoren, prozedura estatistikoetako pausu ezberdinetan zer egin dezakegun eta zer nolako gaiak hartu behar ditugun kontuan aztertuko dugu. Hirugarren atalean egun eztabaidatuak izaten ari diren zenbait aldagaiak jasotzeko proposamen zehatzak aurkezten ditugu, eta, amaitzeko, estatistika eta adierazle batzuk aztertzeko eta aldaketak proposatzeko edo adierazle propioren bat eraikitzeko proposatuko dizuegu. Tailerraren garapena gida hau sortzeko egindako lanetan oinarritzen da Introduint la perspectiva de gènere interseccional a les estadístiques. Guia teoricopràctica.

Barbara Biglia. URVko Pedagogia Saileko Serra Hunter irakasle agregatua. Unibertsitate arteko GREDI ikerketa-talde kontsolidatuko kidea eta SIMReFeko koordinatzailea, akademia eta gizartea eraldatzeko ezagutza ekoizteko estrategia feministak aztertzen dituen taldea. Koordinatu dituen azken proiektuen artean, USVreact eta GAPWork europarrak daude.

Jordi Bonet i Marti. Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Soziologia Saileko irakasle irakurlea. Psikologian doktorea. SIMReFekin kolaboratzen du. Ikerketa-metodo eta -tekniketan, politika publikoetan eta kultura politikoan aditua. Horrez gain, http://www.eltefege.eu webgunearen egilea da.

Ipuinen eta kontuen artean: feminismoen eta estatistiken arteko elkarrizketak

Dinamizatzailea: Marta Luxan
Hizkuntza: euskera

Tailer honen helburua estatistiken ekoizpen eta intrepretazio prozesuetan eta horietatik eratorritako ikerketetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko estrategiak eta adibide praktikoak eskaintzea da. Horretarako, hasieran genero ikuspegia datu estatistikoetan txertatzea diogunean zertaz ari garen argituko dugu, baita zertan datzan horren garrantzia. Ondoren, prozedura estatistikoetako pausu ezberdinetan zer egin dezakegun eta zer nolako gaiak hartu behar ditugun kontuan aztertuko dugu. Hirugarren atalean egun eztabaidatuak izaten ari diren zenbait aldagaiak jasotzeko proposamen zehatzak aurkezten ditugu, eta, amaitzeko, estatistika eta adierazle batzuk aztertzeko eta aldaketak proposatzeko edo adierazle propioren bat eraikitzeko proposatuko dizuegu. Tailerraren garapena gida hau sortzeko egindako lanetan oinarritzen da Introduint la perspectiva de gènere interseccional a les estadístiques. Guia teoricopràctica.

Marta Luxán Serrano. Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle agregatua (UPV/EHU). AFIT eta SIMReF ikerketa-taldeetako kidea. Afera demografikoez gain, ikerketa feministaren metodologian espezializatu da, eta gizarte-mugimenduekin lotutako gaiak ere aztertzen ditu.

Teknika kuantitatiboen bidez homonazionalismoa neurtzen. Hausnarketa feministak, anti-/de-/post-kolonialak eta intersekzionalak metodologia kuantitatiboekin elkarrizketan

Dinamizatzailea: León Freude
Hizkuntza: gaztelera

Tailer honen helburua da homonazionalismoaren maila desberdinen inguruan eztabaidatzea eta hausnarketa feminista, anti-/de-/post-kolonialen eta intersekzionalen eta metodologia kuantitatiboen arteko elkarrizketaren eredua garatzea. Horretarako, lehenik, homonazionalismo terminoa aurkeztuko da, zeinak sexualitatea, generoa, arraza, etnia, nazioa eta abarren arteko artikulazio konplexuak deskribatzen dituen. Kontzeptuaren aniztasuna egitura postestrukturalista, (post-)feminista eta anti-/de-/post-kolonialean kokatuko da, terminoa bera egituratzen duen arazo intersekzionala ageriratuz. Hau guztia kontutan hartuz balio homonazionalisten nozioa proposatzen da. Balio homonazionalistetatik abiatuta existitzen diren adierazle eta proposamenak berrikusiko dira, azkenik homonazionalismoa neurtzeko teknika kuantitatiboen kostuak eta onurak neurtzeko. Ibilbide honekin testuinguru postestrukturalista, (post-)feminista eta anti-/post-/dekolonialetako berrikuntza teoriko konplexuak metodologia kuantitatiboarekin lantzearen inguruko aukera eta arriskuen inguruko eztabaida mamitsua izatea espero da.

Leon Freude. Bartzelonako Unibertsitateko Soziologia Saileko ikertzailea eta COPOLIS eta CEFOCID-COPOLIS ikerketa taldeetako kidea da. IiEDGren Emakumeak, Generoa eta Hiritartasuna masterra egin du. Bere doktorego tesian, La tolerancia LGBTI en los valores de los europeos: desafíos, cambios y oportunidades para movimientos sociales y políticas públicas izenburuarekin, sexualitateen inguruko metodologia eta ikerketa tekniko kuantitatiboak lantzen ditu.

Intersekzionalitateak herri-hezkuntza feministatik aztertuz

Dinamizatzaileak: Cony Carranza, Itziar Gandarias eta Emilia Larrondo
Hizkuntza: gaztelera

Tailer honen helburua herri-hezkuntza feministaren ekarpenetatik intersekzionalita lantzea da. Intersekzionalitatearen kontzeptuari egiten zaion kritika nagusienetariko bat da hau egunerokotasunera eramateko zailtasuna. Hain zuzen ere herri-hezkuntza feministak bizitza eta bizipen subjektiboak jakintza iturri bezala hartzen ditu; norberarengandik abiatu, besteekin eta besteengana joateko. Tailerrean kolektiboki eraikitako dinamikak landuko ditugu, maila pertsonal eta kolektiboan “ekiteko botereen” eta zapalkuntzen inguruko kontzientziazioa sustatzeko.

Cony Carranza. Soziologoa eta arrazakeriaren aurkako herri-hezkuntzan hezitzaile feminista. Ibilbide zabal eta aitortua du bai El Salvadorren –bere jatorriko herrialdean– eta baita hemen ere –Euskal Herrian–. Emakumeek “ekiteko ahalmen” indibidual eta kolektiboa sustatzeko aurre egiten dieten zapalkuntza anitzen inguruko kontzientziazio prozesuak laguntzen ditu. Batez ere etxeetako eta zaintza-sektoreko langile diren emakume migranteekin egiten du lan, eta baita bertako emakumeekin espazio mixtoetan, harreman desorekatuak deseraikitzeko eta gizarte justu eta ekitatiboen aldeko aliantzak eraikitzeko.

Itziar Gandarias Goikoetxea. Gizarte-Psikologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik, euskal emakumeen eta migratutako emakumeen artean artikulazio feministak sortzearen tentsio eta erronken inguruko tesi batekin. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, bere ikerketa-lerroak intersekzionalitatearen teoria eta praktika, metodologia feministak eta bazterkeria soziala dira. Munduko Emakumeak Babel ekimenean parte hartzen du eta orain bi urtetatik hezieran dihardu.

Emilia Larrondo. Soziologoa eta giza eskubideetan eta generoan aditua da. Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarreko Gizarte eta Genero Indarkeriaren Behatokiko ikertzailea (2011-2017). 2017an Gizarte Eraikuntzarako Etika masterra gauzatu zuen eta “Mujeres Migradas, Cuidados y Responsabilidad Social” tesia aurkeztu zuen (Deustuko Unibertsitatea).  Egun Munduko Emakumeak elkartean parte hartzen du eta ikerketa- eta eragin-prozesuak gauzatzen ditu hurrengo gaietan: zaintzak, migrazioa, feminismo dekoloniala, ahalduntzea eta lurraldearen defentsa.

Ikerketa feministak sozializatzeko/itzultzeko metodologiak

Dinamizatzailea: Errotik Cooperativa Feminista
Hizkuntza: euskera

Tailer honen helburua da gogoeta egitea zeinen garrantzitsua den ikerketa feministen emaitzak zuzen eta egoki itzultzea eta sozializatzea prozesuetan parte hartzen duten erakunde eta pertsonei. Kontuan hartu behar da ezen, haien prestasunik eta inplikaziorik gabe, ezinezkoa izango litzatekeela ikerketak egitea, eta, horregatik, garrantzitsua dela haien eginkizuna aitortzea.

Tailerreko bost orduetan, ikerketen emaitzak nola itzuli eta sozializatu sakonduko dugu; prozesuan parte hartzen duten erakunde eta pertsonak aktiboki parte hartzeko estrategiak partekatuko ditugu, eta bidean topa ditzakegun erraztasunak eta oztopoak ezagutuko ditugu.

Teoriaren, adibide praktikoen eta pasadizoen bidez, prozesuak nola zaindu azalduko dugu, ikerketaren planteamendutik hasi eta lortutako emaitzak itzuli eta sozializatu arte, ikerketa feministen metodologien funtsa praktikan jarri eta betetzeko.

Errotik. Gizarte ekimeneko kooperatiba feminista gara. Gure helburua da matxismoa desagerrarazten laguntzea eta ikuspegi feminista, intersekzionala eta komunitarioa duen balioetan oinarritutako hezkuntzan oinarritutako eraldaketa soziala bultzatzea, gizartean gustatzen ez zaiguna sustraitik eraldatzeko proiektuak gauzatuz.

Gure lantaldea diziplinartekoa da, eta hainbat eremutatik datozen pertsonek osatzen dute: soziologia, hezkuntza eta gizarte-lana, pedagogia, antzerkia, adierazpen-mugimendua eta komunikazioa. Gure aniztasunaren ezaugarria da, eta feminismotik lan egiteko eta harremanak izateko gogoak eta beharrak batzen gaitu.

Ikerketa-ekintza-parte hartzailea ahalduntze feministarako prozesu eta tresna gisa

Dinamizatzaileak: Enarak Kooperatiba (Tania Cañas Siriany eta Katherine Astudillo Aillón)
Hizkuntza: gaztelera

Tailer honen helburua da ikerketa-ekintza-partaidetza prozesuetatik prozesu feministak eraikitzeko beharra transmititzea, hau eraikuntza “mestiza” bezala ulertuta. Bildutako esperientziek ezagutza kolektiboa eta kokatua eskainiko digute, eta aldi berean, feminismoetatik, dekolonialitatetik eta abarretatik beste begirada batzuk integratzea ahalbidetuko dute, partekatutako historiak berrikusi edo birkokatzeko aukera eskainiz eta ahalduntze indibidual eta kolektiboa eta eraldaketa soziala indartzen duten elementuak berreskuratuz. Tailerrean emakume migratzaileek parte hartutako ikerketa-ekintza-parte hartzaile esperientzia bat izango dugu, hortik abiatuta teknikaren oinarrizko elementuak identifikatzeko eta, laborategi batean bezala, parte-hartzaileek metodologia “mestiza” honek eskaintzen dituen aukerak eta ahalduntze feminista eta ezagutza kolektiboa sortze aldera beste kolektiboekin abian jartzeko dituen potentzialak deskubritzeko.

Hegoaldetik Enarak Kooperatiba Feministak. Hausnarketak, gizarte-eraldaketa eta ahalduntzea sortzea du helburu, feminisnoetatik, dekolonialitatetik, hezkuntza askatzaile eta galdezkatzailetik eta ikerketa-ekintza-parte-hartzailea bezalako metodologietatik.